XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izakiak, euronez, izan edo ez izateko noraezean dagoz.

Izan daitekez; ez izan bere bai.

Izan bearrik ez dabe.

Ez izatetik izatera norbaitek erakarri bear ditu.

Ni izan neitekean.

Ez izan bere bai.

Neurez ezin izan neitekean.

Izan bearrik ez neban neugan.

Neure buruatzaz diñodan au, beste izaki guztiei berebat iagoke.

Baiña ez izatetik izatera ekarte ori Jaungoikoa'k bakarrik legike.

Jaungoikoa da, beraz, izaki guztien irazale.

Ta irazan be utsetik irazan ditu.

Dan guztia Jaungoikoa'k sortua da.

Ez litzake, baiña, dan guztia Jaungoikoa'k sortua izango, lenago zan beste zerbaitegaz egin ba'litu Jauna'k ortzi-ludiko gauzak.

¿Zergaitik ete?.

Lenago zan ori ez litzakelako Jaungoikoa'k sortua izango.

Beraz utsetik sortu ditu Jauna'k gauza guztiak.

Utsetik diñogu ta ez utsagaz.

Utsagaz ezin legike ezer egin.

Ez izatetik izatera erakarri dituala adierazteko esan oi dogu utsetik sortu dituala.

Jaungoikoa'k Berak irazan eban izadia.

Ludia izan-arazoteko ez eban Jauna'k lagunik artu.

Aingeru bidez erabili oi ditu gizonak.

Baiña irazan, Berak bakarrik bere al-izatez ta indarrez izan arazo eban.

Neu nozu, Jauna, gauza guztien Egille, Neuk bakarrik ortzia edatu ta lurra sendotu dot, ta iñork ez Neugaz.